Abere

Abeltzaintza ustiategietarako zerbitzu integralak

Bezero zerbitzua
945 285 099

Zerbitzu sanitarioak

Zerbitzu sanitarioak

ABEREn, zerbitzu teknikoak ematen ditugu abere sanitatearen arloan. Talde teknikoa horretan ari da 1988tik Arabako ustiategietan, eta horrek berebiziko garrantzia izan du egungo estatus sanitarioa lortzeko.

Taldearen esperientzia luzeari eta landa ingurunean duen ezarpenari esker, agerian geratu da sortzen diren erronka sanitario berrietara egokitzeko duen gaitasuna. Horren guztiaren ondorioz, ezinbesteko tresna dugu Abere ALERTA SANITARIOAREN SAREA osatzeko.

 

Hona hemen gure zerbitzu aipagarrienak: KANPAINA SANITARIO OFIZIALAK, IDENTIFIKAZIOA ETA ERREGISTROA, ABERE MUGIMENDUAK: GIDAK ETA ZIURTAGIRIAK, ABERE KONTZENTRAZIOAK, ALERTA SANITARIOAREN SAREA.