Abere

Abeltzaintza ustiategietarako zerbitzu integralak

Bezero zerbitzua
945 285 099

Historia

Historia

Araban, abere sanitatearen arloan jarduteko sortu zen ABELTZAIN. SERGALek, berriz, hobekuntza genetikoan lanean diharduten elkarte profesional guztiak biltzen ditu.

Bi kooperatibok babes instituzionala daukate –hitzarmen edota kontratuen bitartez– bai Arabako Foru Aldundiaren bai Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Izan ere, laguntza hori gabe kooperatiben proiektua ez zatekeen bideragarria izango.

Kooperatiba bakoitzak bere aldetik egindako bidearen ondoren eta sektorearen eskaera berrien aurrean, kooperatiba bakarra osatzeko bat egin zuten biek, Araban sektoreak dituen beharrei erantzun homogeneoago bat emateko eta identitate bakarrarekin jarduteko.

Hala, 2014ko urtarrilaren 31n, ABERE ZerbitzuTeknikoak Koop. S. sortu zen.

Kooperatiba honen helburua zerbitzu teknikoak, ekonomikoak eta albaitaritzakoak ematea eta koordinatzea da. Horien barruan sartzen dira administrazio publikoek sustatzen dituen programa sanitarioen edota hobekuntza programen ondoriozko jarduketak, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorean bereziki eta nekazaritzako elikagaien sektorean orokorki. justify;">Kooperatibaren egitekoen artean daude, halaber, landa garapenaren sustapenarekin lotutako jarduerak egitea eta bazkideen eta, oro har, erabiltzaileen informazio sektorialeko sistemak koordinatzea

Hori guztia, irabazi asmorik gabeko entitate baten barruan, non bazkideek, tarifarik onenak ez ezik zerbitzuaren kalitaterik bikainena ere bermaturik baitute