Abere

Abeltzaintza ustiategietarako zerbitzu integralak

Bezero zerbitzua
945 285 099

Hondakinen kudeaketa eta konpostaje sarea

Konpostajea transformazio biologikoko prozesu bat da. Prozesu horren bidez, azpiproduktu organiko biodegradagarri batzuk (gure kasuan, simaurra) deskonposatu egiten dira eta azken produktua egonkortua, usaingabea eta biltegiratzeko nahiz banatzeko erraza da.

Produktu berri hori –konposta– ongarri gisa erabil daiteke soro landuetan zein lorezaintzan, edo oinarri produktu gisa substratu eta ongarri organomineralak ekoizteko, izan ere, lurzoruaren egitura, urari eusteko duen gaitasuna eta tanpoi gaitasuna hobetu egiten dira.