Abere

Abeltzaintza ustiategietarako zerbitzu integralak

Bezero zerbitzua
945 285 099

Zerbitzu kliniko komertziala

Zerbitzu kliniko komertziala

Albaitarien talde profesional batek osatzen du ABERE. Taldeak batez ere abeltzaintza produktiboari zuzendutako era guztietako zerbitzu klinikoak ematen ditu.

Talde tekniko klinikoak 25 urtetik gorako esperientzia du bere jardunean, eta bere tasunik inportanteenak lan koordinatua, produkzio sektorekako espezializazioa eta abisu urgenteen 24 orduko zerbitzua dira.
ABERE abeltzaintza entitate gisa eratuta dago eta lege eskakizun guztiak betetzen ditu produktu zoosanitarioak eta abeltzaintzarako materiala eskaintzeko.

Askotariko produktu eta medikamentuak ditugu azienda espezie desberdinei emateko. Produktu horiek eraginkortasun eta prezio irizpide zorrotzei jarraituz aukeratu ditu gure talde teknikoak.

  • AHOLKULARITZA KLINIKO INTEGRALA
  • UGALKETA ZERBITZUA
  • MEDIKAMENTUEN ETA PRODUKTU ZOOSANITARIOEN SALMENTA
  • ABELTZAINTZAN ERABILTZEKO MATERIALA
  • ONTZI IRAUNGIAK ETA PUNTADUNAK JASOTZEKO ZERBITZUA