Abere

Abeltzaintza ustiategietarako zerbitzu integralak

Bezero zerbitzua
945 285 099

Kudeaketa eta aholkularitza

Kudeaketa eta aholkularitza

ABEREko diziplinarteko talde teknikoak modu koordinatuan lan egiten du gure nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan sor daitezkeen kudeaketa eta aholkularitza premiei erantzun ahal izateko.

Lan arloak jardueren ondoriozko aspektu guztietara iristen dira; horien artean: arautegiak, laguntzak, prestakuntza, kontabilitatea, tramite administratiboak, praktika egokiak eta aholkularitza globala.

Helburua da ustiategiei babes integrala ematea eta haien errentagarritasuna hobetzea; baita gizartearen behar eta eskakizun berrietara egokitzen laguntzea ere.

  • KUDEAKETA TEKNIKO ETA EKONOMIKOA
  • ELIKADURA, INSTALAZIOAK, ONGARRIKETA
  • KONTABILITATE, ZERGA ETA LAN ARLOKO AHOLKULARITZA
  • ARAUTEGIEI BURUZKO AHOLKULARITZA ETA INSTALAZIO BERRIEN TUTORIZAZIOA
  • HONDAKINEN KUDEAKETA ETA KONPOSTAJE SAREA